SARE_HEZKUNTZA


Azken urteetan gizartean izandako aldaketa eta aurrerapenek hezkuntzaren alorrean ere teknologia berriak sartzea ekarri dute.  Urteak dira APERRIBAI ESKOLA IKTen erabileran oinarritutako ikasketa prozesuen aldeko apustua egin zuela.  Gure eskola, IKTak gelan erabiltzearen onurak argiak zirela pentsatuz, buru belarri sartu zen Eskola 2.0 proiektuan eta IKT heldutasun ereduan. 

Gaur egun, IKT heldutasun ereduko erdi maila lortua daukagu bi aldiz eta normaltasunez erabiltzen ditugu Eskola 2.0 proiektuak eskaini zizkigun baliabideak baita proiektu telematikoetan parte hartu ere.

Orain, beste aurrera pauso bat emateko momentua dela baloratu ostean, eta berriro ere teknologiaren eskutik, gogotsu erabaki dugu Sare Hezkuntza Gelan proiektuan sartzea.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

·         Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea gelatan irakasteko eta ikasteko prozesuan.

·         Irakasteko eta ikasteko prozesuan  material eta baliabide digitalen elaborazioa indartzea, baita geletan haiek erabiltzea ere.  Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza-sistemaren barruan.

·         Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.

Proiektuak bi urteko iraupena izango du. Ikastetxe honetako partaideek ondo dakigu proiektuetan komunitate guztiak parte hartu beharra duela. 

Guzti hau aurrera eramatea lan handia izango bada ere, ziur gaude proiektu honetan parte hartzea aukera ezin hobea dela gure ikastetxearentzat eta ilusio handiz ekingo diogu.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2459/es/contenidos/informacion/dig2/es_5614/sare_hezkuntza_gelan.html