APERRIBAI ESKOLA‎ > ‎ZERBITZUAK‎ > ‎

JANTOKIA

2015-2016 IKASTURTEA 

Arduraduna

 Ana Atxutegi

 Ordutegia

12:00 – 15:00

 

 

 

BAZKALTZEKO ORDUTEGIA 

Lehenengo txanda

Haur Hezkuntzak – Lehen Hezkuntzako 1.eta2.mailakoak

Bigarren txanda

Lehen Hezkuntzako 3.,4.,5.eta 6. mailakoak

PREZIOAK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jarri dituen kuotak, kurtso honetarako, hauek dira:

Comensal habitual

Ohiko mahaikidea

4,60 €

Comensal habitual con derecho a transporte.

Garraiatutako ohiko mahaikidea

3,30 €

Comensal eventual

Ez ohiko mahaikidea

5,20 €

ORDAINKETA: 

.  Jantokiko egunak 175 dira irailaren 8tik ekainaren 23ra arte.

.  Urritik ekainera 90 euroko bederatzi ordainagiri jasoko dira (garraiatutakoak 65€ eta 82€ bi urtekoek).

.  Jantokiko ordainagirien ordainketa hilaren 5ean banku-helbideraketa baten bidez egingo da.

.  Itzulitako ordainagiriak hilabete berean ordainduko zaizkio arduradunari zuzenean.

.  Jantokiko bekak eskolak jasoko ditu. Kuoten itzulpenak eskolak beka kobratzerakoan itzuliko ditu. Aurten bekarik ez  duzuela izango pentsatzen baduzue, jantokiko arduradunari esan.

ARAUAK :

Jantokiko mezuak arduradunari emango zaizkio  edo buzoian sartuko dira.

.  Bai bazkari bereziak bai medikamentuak emateko medikuaren ziurtagiria eta baita  eraman behar den protokoloa aurkeztu behar dira.

.  Dieta berezia behar izanez gero gaixotasunaren ondoren medikuak egindako informea aurkeztu beharko dute.

.  Zuen seme-alaba larri baldin badago begiralei jakinarazi beharko zaie.

.  Eusko Jaurlaritzak kuotak itzultzeko jarri duen arautegia:

Jantokiko kuotaren  zati bat itzuliko da honako kasu hauetan:

a)      Ikasle-kolektibo bat ez denean jantokira joaten aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriak egin eta piknik zerbitzurik behar ez badute, beti ere, aurrez enpresa esleipendunari jakinarazten bazaio.

b)      Jankidea ez bada astebetez edo aste gehiagoz jarraian jantokira joan behar, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada.

Bi kasu hauetan itzuli beharreko zenbatekoa kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da. 

Ikasle jankideak Hezkuntza, Unibertsitata eta Ikerketa Sailaren jantokiko bekarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli.

Estola jantokiak funzionatzen ez duenean, itzulketak, hala badagokio, une horrretan indarrean dauden Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak emandako jarraibideen arabera egingo da.

Kobratutako kuotak hurrengo hilabetean itzuli ahal izando dira, kobratu beharreko kuotei kenduta.

.  Ez ohiko mahikideak, jantokian geratzeko, aurreko egunean jakinarazi eta ordaindu beharko du (jantokiko buzoia erabiliz).

.  Jantokiko ordutegian medikuarenera joaten den ikasleak jateko aukera izango du bere txanda baino 15 minutu beranduago heltzen bada. 

.  Jantokiko zerbitzua eralbiltzeko guztiz beharrezkoa da goizez klasera etortzea.

 

 Hezkuntza Departamentuaren arautegia jarraituz, aurten, entregatzeko epearen barruan (urriaren 15a) egin duten ikasleek ohi mahikideak izango dira. Bi urteko gelako mahikideentzat entregatzeko epea urriaren 15ean amaituko da.

Behin entregatzeko epea bukatuta, jantokira joan nahi duen ikaslea ez ohiko mahikide bezala hartuko da.

 


                                                 IKASLEENTZAKO ARAUAK


.  Jantokiko sarrera eta irteera ordenean eta astiro egingo da.

.  Jantoki barruan haien artean ondo ulertzeko emeki hitz egin behar dute.

.  Jan orduko eta ostean, eskuak garbitu behar dira.

.  Mahaian zarata egin barik, ondo eserita, besteen lekua errespetatuz eta zaintzaileek bazkaria eman arte itxaroten egongo dira.

.  Zaintzailei kasu egin behar zaie: bere txanda errespetatzen, eskerrak ematen, gauzak

ondo eskatzen, agurtzen….

.  Mahaian ikasle bakoitzak bere lekua garbi eta ordenatuta mantendu beharko du.

.  Jantokiko materiala(platerak, edalontziak, jolasak…,) ondo zainduko da, baita eskolako espazio guztiak ere.

.  Denetarik eta ematen zaien guztia jan behar da. Zerbait ez bazaie gustatzen, ez zaizkie behartuko, baina ez dira jarrerak ezezkorrak onartuko.

.  Jolastokira ordenean eta bazkaria eraman barik joango dira baimenak eman eta gero.

.  Zaintzaileei kasu behar zaie beti, eta errespetu osoz tratatu.

.  Jantokia erabiltzen ez duten umeek ezin izango dute 15ak baino lehenago eskolara sartu.