OINEZ BUSA

Aperribaiko “Oinez busaren” lehen eguna Galdakaoko Aperribai Eskolan

Aperribaiko �Oinez busaren� lehen eguna Galdakaoko Aperribai Eskolan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Galdakaoko Aperribai Eskolan “Oinez busa” abaitu dela gaur azaroak 11an. Lehenengo egun honetan 18 neska-mutikok hartu dute parte esperientzia honetan, txaleko batekin identifikatutako guraso talde boluntario batek lagunduta eta gidatuta; izan ere, hurrenez hurren, Paula Enparantza eta Aperribai 18 abiapuntua izan duten bi ibilbideetan antolatutako bi taldeen aurrean eta atzean irten dira gurasoak.

Froga pilotu hau aste osoan burutuko da, eta espero da datozen egunetan neska-mutiko gehiagok parte hartzea; era berean, geraleku kopurua handitzea ere espero da, gaur ekimenaren berri zuzenean izan duten beste ikasle eta gurasoen parte-hartuz.

Esperientza hau Eskola Bidea proiektuaren barruan da, eskualdeko lau udalerriko zortzi ikastetxean gauzatzen ari dena. Honen aurretik zentroaren diagnostikoa egin da gaur egungo eskolarako joan-etorrien argazkia jasoz. Baita ere, hainbat bilera egin dira zentroko gurasoekin, emaitzak partekatu eta esperientzia pilotua antolatzeko: ikastetxera heltzeko, aldez aurretik zehaztutako oinezkoentzako ibilbideak ezarriz, eta ibilbidean ikasleak hartzeko geltoki sorta bat jarriz.

“Eskola Bidea” proiektuak garraio-bide iraunkorrak sustatu nahi ditu Lehen Hezkuntzako ikasleen artean; isuri kutsagarririk gabeko garraio-bideak, etxetik eta eskolarako oinezko joan-etorriak, modu autonomoan eta ibilbide seguru batetik, sustatzeko asmoz.

Proiektu honek 21.780 euroko kostua du, BEZ barne eta Energiaren Euskal Erakundearen Garraio eta Mugikortasun eraginkorrerako diru-laguntzen programaren %50eko diru-laguntza jaso du, BEZ sartu barik. Horren bitartez, garraioaren eta mugikortasunaren energia-kontsumoa arrazionalizatzea lortu nahi da, aldaketara bideratutako inbertsio eta proiektuen bitartez, garraio eraginkorragoak erabiltzeko, “Jarduera-zentroetara doazen garraio-planei lotutako proiektu pilotuak" delakoaren ildoan.

Proiektu honen azkeneko helburua da ibilgailu ez motordunetan eskolara egiten diren bidaiak areagotzea, edota, gauza bera dena, ibilgailu motordunetan egindako bidaiak murriztea. Horrenbestez, pertsonen eguneroko mugikortasunean energia-kontsumoa arrazionalizatzea, garraiatzeko ibilgailu ez motordunetarako aldaketa sustatzearen bitartez: oinez joatea eta bizikleta erabiltzea; kutsadura atmosferikoa murriztea; akustika eta negutegi-efektuko gasen igorpena murriztea; eta haur nahiz nagusiak eguneroko mugikortasunaren praktika onen gainean kontzientziaraztea, segurtasunari eta joan-etorri iraunkorrei lehentasuna emanez.

Eskola bidea eskolara egiten diren joan-etorriak modu iraunkor, autonomo eta seguru baten egitea bultzatzen duen prozesu parte-hartzaile bat da, motordun ibilgailuak murriztuz eta oinezkoentzako espazioak bermatzen dituen udalerri bat eraikiz. Honek, eragile guztien konpromisoa suposatzen du: Udala, elkarte eta erakundeak, eta bereziki: guraso, ikasle eta ikastetxeak (irakasle eta gainontzekoak).