NORMALKUNTZA

ZER DA ULIBARRI?


Ulibarri, Hezkuntza Sailak bideratzen duen programa da.

Programa honen bidez, hezkuntza komunitatean, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da. 1996-1997an hasi zen eta une honetan 400 ikastetxe inguru programan parte hartzen ari dira.


ZER DA NORMALKUNTZA?

Euskararen erabilpena esparru guztietan zabaltzea da.

Erabileraren hedapenerako lau xede hauek jarraitzen dira:

  1. Hiztun kopurua haztea.

  2. Erabileraren maiztasuna handitzea.

  3. Erabilera, eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.

  4. Hizkuntzaren erabilpena handitzeko, arau adostuak indarrean jartzea.

Esparru guztietan zabaltzen da.

Eskola, eragile garrantzitsua da. Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta motibazioa sustatzeko eta lantzeko funtsezko euskarria da. Horretarako aintzat hartu behar dira eskola-komunitate eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak… horien adostasuna bilatuz.


KONKREZIOA:

Horretarako ikastetxe bakoitzat 4 urteko proiektu bat egin behar du (guk 2010-14 egin dugu) eta aurten datozen 4 urteko proiektua (2014-18) diseinatu dugu.

Proiektu hau egiterakoan kontuan eduki dugu:

  • 4 urte hauetan egindako lana.

  • Branka diagnosiaren emaitzak.

  • Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak

  • Urteko proiektua.

  • Hobekuntza Plan.

Eta gure bi ardatz izango dira:

. Euskararen erabilpena indartzea (geletan eta beste esparruetan ere bai) . Horretarako denon artean lana egin behar da: eskola, familia, udala…

. Ulermena hobetzea (horretarako gure hobekuntza planan ekintza batzu agertzen dira: irakurketa-plana , irratsaioak…)


Proiektua bideratzeko, 4 urte hauetan mota desberdineko ekintzak antolatuko dira, ikas-komunitate osoa inplikatzeko.

Plan orokokorraz gain, urtero, “Urteko Plana” egiten da eta kurtsoaren amaieran “Memoria”.


ERREKURTSOAK:

Ikastetxe Bakoitzean badago HNB (Hizkuntza Normalizazioaren Batzordea) eta HNAT (Hizkuntza Normalizazioaren Arduradun  Teknikoa). Teknikoak saio batzu erabiltzen ditu Berritzegunerekin harremanetan jartzeko (eta beste erakundeekin: Udala..) eta proiektuak egiteko.



http://www.ivap.euskadi.net/r61-vedorok/es/contenidos/informacion/aurreko_kanpainak/eu_aurreko/images/lafamiliatbcuenta.jpg