IKT HELDUTASUNA

Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.

 

Alde batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea eta, bestetik, herritarrak prestatzea dira helburuak.

 

Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.

2011-2012 ikasturtean oinarrizko maila lortu ondoren, hurrengo ikasturtean, 2013-2014an, “IKT IKASTETXE EREDUA” proiektuan murgilduta egonda, APERRIBAI ESKOLAk,  maila ertaina lortu du. Helburu hori duela, lan egiten ari da ikastetxeko hainbat administrazio prozesuen digitalizazioarekin, baliabide eta azpiegiturak hobetzearekin eta ikas-komunitatea osatzen duten pertsonen formazioarekin.


Dokumentu eta argitalpenak > Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak


 

400005e (pdf, 273 KB) 174/2012 Dekretua, ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua (IKT Heldutasuna) onartzen duena. EHAA [2012]. Korporazio-identitatearen gida (Ziurtagiria duten ikastetxeek bakarrik erabiltzeko) Jaitsi(zip, 7,79 MB)

400004e Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua. Eusko Jaurlaritza [2012] (pdf, 289 KB)

400003e Agindua, ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua (IKT Heldutasuna) arautzen duena. EHAA [2012]  (pdf, 294 KB)

400002e Eskola 2.0. IKT prestakuntza mapa. Eusko Jaurlaritza [2008] (pdf, 212 KB)

400001e Eskola 2.0. Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak. Esparru teorikoa. Eusko Jaurlaritza [2008] (pdf, 236 KB)