2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatuko da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz. Eskola 2.0 programaren HELBURUAK: • Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea. • Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea. • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea. • Eten digitala murriztea. • Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea. • HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA. |
|