BIZIKIDETZA

Urteko Elkarbizitza Plana


Marko Teorikoa

Beste pertsona batekinedozein tema biziki konpartitzeak,

pozbideak konpartitzeak,poz fisikoak, emozionalak, psikologikoakedo intelektualak konpartitzeak,

konpartitzen ari direnen arteanzubi bat eraiki egiten du,konpartitzen ez dena

hobeto ulertzeko etaezberdintasunarekiko beldurra gutxiagotzekooinarri izan daitekeen zubia.

Audre Lorde, La hermana, la extranjera

Elkarbizitzarako hezkuntza, honek garrantzia handia baitu hezkuntza-komunitatekide guztien ongizatean, baita ikasleen garapen pertsonal zein sozialean eta haien errendimendu akademikoan ere, helburu bihurtu da.

Beharrezkoa da  Elkarbizitza Plana izatea ikastetxe guztietan eta Eskola Kontseiluaren zeregina izatea  “Elkarbizitza-, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna- eta gatazken ebazpen baketsuaren aldeko neurriak eta ekimenak proposatzea”.

Euskal Hezkuntza-Sistemak elkarbizitzarako eta hiritartasun demokratikorako, aktiborako zein errespontsablerako hezkuntza sustatzen du. Hezkuntza hau justizia, tolerantzia, errespetua, solidaritatea... bezalako balioetan oinarrituta dago. Ikasleengan gatazkak eta arazoak ebazteko konpetentziak garatzen duen hezkuntza da. Hezkuntza honek garatuko ditu ikasleengan erantzukizunez beraien bizitzaren kudeaketa onartu, norberarekin zein besteekin harreman positiboak eratu, erabakiak hartu, zentzu kritikoarekin jokatu eta ingurua sormenez transformatzeko ekintzak hasteko behar dituzten konpetentziak.  

Lehentasunezko jarduera-eremuak > Elkarbizitza

 

Gizartean gertatzen diren aldaketak direla eta, etengabe egokitu behar da hezkuntza-sistema. Ezagutzak helarazi baino askoz ere gehiago egin behar du XXI. mendeko hezkuntzak. Hain zuzen ere, belaunaldi berrien integrazio pertsonala, gizarteratzea eta laneratzea errazteko gaitasunak garatu behar ditu etengabe aldatzen den gizarte-testuinguru batean.

Guri dagokigunez, "elkarrekin bizitzen ikastea" da hezkuntza-sistemaren oinarrizko helburuetako bat. Ikastetxeen erronka da hezkuntza-komunitateak bere egingo duen bizikidetza-eredu bat lantzea, balio demokratikoetan oinarritutakoa. Hezkuntza-komunitateak bizikidetza-eredu hori bere egingo badu, familiek, irakasleek eta ikasleek guztiek batera egin eta landu behar dute.

Oinarrizko gaitasun guztiekin lotuta dago "elkarrekin bizitzen ikastea" (beraz, ikastetxe osoak saiatu behar du lan horretan), baina bereziki "Gizarterako eta Hiritartasunerako gaitasunarekin" eta "Norberaren ekimenerako eta autonomiarako gaitasunarekin". Gaitasun horiek erreferentziazko eremurik ez dutenez, lausotzeko arriskua dute. Gaitasun horien mami eta "elkarrekin bizitzen ikasteko" ezinbesteko ikaskuntza dira honako hauek: norberaren herritartasuna arduraz erabiltzea, ikastetxean eta gizarte-bizitzan inplikatzen ikastea, elkarrizketaren bidea ikastea, giza eskubideak errespetatzea, biktimekiko enpatia izatea, gatazkekiko jarrera positiboa izatea, gizarte-trebetasunak eta emozioen kontrola lantzea, ideiak proiektu bihurtu eta horiek burutzeko gai izatea, nork bere burua ezagutzea eta autoestimua lantzea eta abar. Ikuspuntu horretatik, bizikidetza-planak oso tresna baliagarriak dira ikastetxeek gaitasun horiekiko dituzten hezkuntza-helburuak berriz pentsatzeko, diseinatzeko eta bistarazteko.

Hori horrela, uste dugu guztiz beharrezkoa dela ikastetxe guztiek urteko bizikidetza-plan bat izatea eta biziki-detzaren behatoki bat osatuta edukitzea.

 Eskola bakegunearen web-orria